Erupzio minoikoa | |
---|---|
![]() Santoriniko galdara espaziotik ikusita | |
Sumendia | Santoriniko galdara |
Data | K. a. 1639 eta 1616 artean |
Erupzio-mota | Ultrapliniarra |
Kokapena | Santorini 36°21′5″N 25°24′13″E / 36.35139°N 25.40361°E |
VEI | 6/7 |
Ondorioak | Akrotiri eta bere hiri minoikoak suntsitu zituen |
![]() |
Erupzio minoikoa edo Therako erupzioa Santorinin gertaturiko sumendi-erupzioa izan zen, 6 edo 7ko sumendi-leherketa indize eta 60 km³-ko dentsitate litiko baliokidea zituena.[1] K.a. 2. milurtekoaren erdialdean gertatutakoa,[2] historiako inoizko erupziorik handienetariko bat izan zen.[3] Thera uhartea (egungo Santorini) guztiz- tartean Akrotiri hiri minoikoa- suntsitu ez ezik, lurrikarek eta tsunamiek inguruko uharteak eta Kreta ere kaltetu zituzten.
Egun ez dugu garai hartako lehen mailako iturririk baina litekeena da zenbait greziar mitoen (batez ere Atlantidarena) inspirazioa izatea.[4] Egipton asaldura sortu zuen, eta txinatar kroniketan ere aipatu zuten. Erupzioaren data zehatza zalantzazkoa da, nahiz eta aditu gehienen ustez udan gertatu.[5]